XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
ZIRKUAN ETA BARRAKETANZirkura joaten bazara, kontuz magoarekin, hitz magikoren bat esan eta desagertarazi zaitzake eta.
- Pistak jarraituz asma ezazu magoak esandako hitz magikoa
- Lehenengo letra alfabetoko hogeita batgarrena da.
- Bigarrena PAILAZO hitzean bitan agertzen da.
- Hirugarrena EKILIBRISTA hitzean atzetik hasita bigarrena da.
- Laugarrena alfabetoan atzetik hasita hirugarrena da.
- Bosgarrena alfabetoan H eta K letren artean dagoen bokala da.
- Seigarrena ELEFANTE hitzeko seigarren letra da.
- Zazpigarren eta zortzigarren letrak KALEJIRA hitzeko lehen silabako bi letrak dira.
- Bederatzigarrena alfabetoko hamazazpigarrena da.
- Hamargarrena TXALO hitzeko azken bokala da.
- Hamaikagarrena lehenengo letra bera da.
- Hamabigarrena laugarren letra bera da.
- Hamahirugarrena LEHOI hitzeko azkena da.
- Hamalaugarrena alfabetoan Ñ letraren aurretik dagoena da.